Muntaketak eta instalazioak

HIRIBERRI Eraikuntzan, era berean, girotze, elektrizitate, berogailu eta hotz industrialean espezializatutako zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Profesional kolaboratzaileekin batera egiten dugu lan, gure bezeroek izan dezaketen edozein premiari irtenbidea emateko.

Energia-efizientzia

Gure herrialdean jorratzeke daukagun arlo nagusietako bat etxebizitzen isolamendua da. Eraikin bat isolatzeak abantaila ekonomikoak ditu, baina, horrez gain, erosotasuna ematen du, higiezinaren balioa areagotzen du, eta etorkizunera begira lan gutxiago eskatzen du fatxadak egoera onean mantentzeko.

HIRIBERRI Eraikuntzan, energiaren aldetik efizienteak diren eraikinak diseinatzen eta eraikitzen ditugu, eta, era berean, eraikinaren energia-efizientzia hobetzeaz arduratzen gara, kasu bakoitzeko premien arabera.

  • Fatxada aireztatuak
  • KITS sistema (Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema)
  • Estalkien isolamendua
  • Barneko ganbera eta arkugainen isolamendua

Compare listings

Compare