Zure irtenbide integrala Gipuzkoan

GUK LAGUNDUKO DIZUGU

Nabarmendutako pisuak

OROTARIKO AUKERAK OROTARIKO PERTSONENTZAT

Higiezinen kudeaketako esperientzia berritzaile bat eskaintzen dizugu; arreta zeharo pertsonalizatua, hala aurrez aurreko tratuan nola birtualean. Gure artean komunikazio egokia izatea da xedea, zure behar guztiak ezagututa ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.

Hiriberri Higiezinen Agentziak Gipuzkoa du ardatz, eta Tolosaldean eta Goierrin jarduten du batik bat. Etxebizitzak, baserriak, txaletak, finkak, lokal komertzialak, pabiloiak, bulegoak, garajeak… Hiriberri Higiezinen Agentzian orotariko aukerak dauzkagu zure beharretara egokituta.

Gure Zerbitzuak

Erosi - eraberritu - saldu
Higiezin zahar bat erosi eta eraberritzeko asmotan bazabiltza, edo zure etxebizitza saldu baino lehen haren balioa areagotu nahi baduzu... Hiriberri da zure lekua. Hiriberri zure lekua da
Alokatu gurekin
Alokatu nahian bazabiltza, ez kezkatu: hementxe daukagu bilatzen ari zarena.
Barne-diseinua eta dekorazioa
Dekorazioan eta barne-diseinuan adituak diren langileak ditugu, era guztietako obrak, eraberritze-lanak, birgaitze-lanak eta barne-proiektuak burutzeko.
Arkitekturako eta ingeniaritzako proiektuak
Hala arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak nola ingeniaritza zibil eta industrialekoak egiten ditugu.
Txaletak eta familia bakarreko etxeak eraikitzea
Zure ametsetako etxea diseinatuko eta eraikiko dizugu, zure aurrekontura egokituta.
Fatxadak eta estalkiak birgaitzea
Zure eraikinaren estetika eta isolamendua hobetzen ditugu, haren balioa handitzeko, iraunkorragoa izateko eta erosotasuna areagotzeko.

Bisita birtualak 360º

Murgiltze esperientzia horiek benetako bisita bat simulatzen dute, eta higiezin osoa zure smartphone, tableta edo ordenagailuaren bidez zeharkatzeko aukera ematen dute, mugitu beharrik gabe.

3D infografiak

Zure etxebizitzak irudia aldatu behar al du? Zure etxebizitzak bizia har dezan eta bere potentzial guztia deskubri dezan gure 3D infografiekin. Estreinatzeko irrikitan egongo zara!

Erosi eta eraberritu

Higiezin zahar bat erosi duzu eta eraberritzeko premia du?
Zure etxea saldu baino lehen handitu egin nahi duzu haren balioa?
Etxea eraberritu nahian zabiltza, gero alokairuan jartzeko?

Hiriberrik, bere eskaintza integralari esker, hori guztia egiteko aukera ematen dizu. Higiezinen agentzia ez ezik, eraikitzaileak ere bagara, eta zerbitzu ugari ditugu eskaintzan, zure higiezinarekin nahi duzun guztia egin dezazun: erosi, saldu, alokatu, diseinatu, dekoratu, eraberritu, eraiki, konpondu… Ez zaitez korapilatu: guk egingo dizugu guztia, zu ezertaz kezkatu gabe ibil zaitezen.

Zure neurrirako eraikuntza

TXALETAK ETA ETXEBIZITZAK ERAIKITZEA, ERABERRITZE-LAN INTEGRALAK, BIRGAITZEA ETA ZAHARBERRITZEA, ESTALKIAK, FATXADAK BIRGAITZEA, BASERRIAK ETA BORDAK...

Azken albisteak

EZ GALDU HIGIEZINEN ETA ERAIKUNTZAREN ARLOKO BERRIAK

Compare listings

Compare