Segurtasunaren eta osasunaren arloko koordinatzailea

Obra-fasean segurtasunaren eta osasunaren arloko koordinatzailea teknikari eskudun bat da. Teknikari hori Zuzendaritza Fakultatiboko kidea da eta sustatzaileak izendatzen du, 1627/1997 Errege Dekretuaren 9. artikuluan aipatzen diren zereginak burutzeko (arau horrek eraikuntza-obretan segurtasunaren eta osasunaren arloko gutxieneko xedapenak ezartzen ditu).

Noiz kontratatu behar izaten da segurtasunaren eta osasunaren arloko koordinatzaile bat?

Obra egikaritzen enpresa bat baino gehiago ari direnean, edo enpresa bat eta langile autonomoak, edo hainbat langile autonomo; hau da, azpikontratazioa dagoenean. Kasu horretan, lanak hasi aurretik, edo egoera aipatutako hori dela jakin bezain laster, segurtasunaren eta osasunaren arloko koordinatzaile bat izendatu beharko da, obra-proiektu bat egon edo ez egon.

Hiriberrin zerbitzu osoa eskaintzen dizugu, kezkarik txikiena ere izan ez dezazun. Segurtasunaren eta osasunaren arloko koordinazio-zerbitzuak eskaintzeaz gain, laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako premia guztiak artatuko ditugu lau espezialitateetan akreditatutako gure kanpoko prebentzio zerbitzuaren eskutik.

Ingeniaritza, obra zibila, arkitektura eta hirigintza

Gure lantalde teknikoari eta konfiantzazko enpresa kolaboratzaileei esker, aldez aurretiko aholkularitzako eta era ezberdineko proiektuen idazketarako zerbitzu bat eskain dezakegu.

Arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak zein ingeniaritza industrial eta zibilaren esparruko proiektuak egiten ditugu; besteak beste, urbanizazioak, bide edo kaminoak, lan hidraulikoak, zerbitzu-azpiegiturak, hormigoizko egiturak, egitura metalikoak edo kirol instalazioak.

Compare listings

Compare