Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa mende erdi baino gehiagoko antzinatasuna duen eraikin orotan egin behar den ikuskapena da, eraikinak segurtasunari dagozkion betekizun guztiak betetzen dituen balioeste aldera.

Ikuskapen hori burutu ahal izateko, Hiriberrik homologatutako teknikariak dauzka. Teknikari horiek, higiezinean bertan bisita egin ondotik, bertako baterako zatiak egiaztatuko dituzte: teilatu-lauak, fatxadak, iturgintza eta saneamenduko elementuak, etab.

Gure profesionalak eraikina egoera onean dagoela eta segurtasunari begira beharrezkoak diren baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzen baldin badu, EIT ikuskapena aitortuko zaio. Horrela izanez gero, teknikariak aldeko ebazpen hori eskumeneko organismotan islatuta geratzeko beharrezkoa den dokumentazioa izapidetuko du eta, aldi berean, deialdi berri bat formalizatuko da, 10 urtetan beste berrikuspen bat egiteko.

Ingeniaritza, obra zibila, arkitektura eta hirigintza

Gure lantalde teknikoari eta konfiantzazko enpresa kolaboratzaileei esker, aldez aurretiko aholkularitzako eta era ezberdineko proiektuen idazketarako zerbitzu bat eskain dezakegu.

Arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak zein ingeniaritza industrial eta zibilaren esparruko proiektuak egiten ditugu; besteak beste, urbanizazioak, bide edo kaminoak, lan hidraulikoak, zerbitzu-azpiegiturak, hormigoizko egiturak, egitura metalikoak edo kirol instalazioak.

Compare listings

Compare